Eguzkitsu eta bero

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 18a

Goizean jada apenas azalduko den behe-lainorik, horrekin goizean goizetik zerua urdin agertuz eta giro eguzkitsua nagusituz.

Arratsaldean aldaketa gutxi izango da, non berriro ere eguzkia jaun eta jabe izango den eta zerua urdin mantenduko den, azken orduetan barnealdetik barrena goi-hodeiak sartuagatik. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperatura igo eta 28-30 graduan joko du goia.

Bihar zeru urdina eta giro eguzkitsua jaun eta jabe direla hasiko da eguna. Arratsaldean giro lasaiak jarraipena izango du, baina mendebaldetik eta barnealdetik barrena erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua zertxobait zikinduz. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego-haizea nagusituko da goizean, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak goraka jarraituko du, 30-32 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!