Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 17a

Behe-laino pixka bat agertuko bada ere, eguzkiak segituan xurgatuko du eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka goi-hodei finen batekin.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, non zeruan urdina nagusituko den eta giro ederra izango den. Haize aldakorra izango da goizean, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Bihar goizean jada apenas azalduko den behe-lainorik, horrekin goizean goizetik zerua urdin agertuz eta giro eguzkitsua nagusituz. Arratsaldean aldaketa gutxi izango da, non berriro ere eguzkia jaun eta jabe izango den eta zerua urdin mantenduko den, azken orduetan mendi ingururen batean bero-hodeiren bat sortzea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperatura igo eta 28-30 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!