Tenperaturak gora egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 13a

Ostarte zabalekin hasiko da eguna, non goi-mailako hodei gutxi batzuk soilik ikusiko diren zeruan.

Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ilunabar, gau aldera ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, probabilitatea txikia da eta gehienean ateri egongo da. Hego-haizea nagusituko da, azken orduetan iparrak muturra sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 30-33 graduan errendituz.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta giroa triste samarra izango da. Gainera, hodei hauek han-hemenka euri txiki pixka bat ere utziko dute. Arratsaldea ere antzeko joerarekin emango da, non hodeiek zerua estali samarrik mantenduko duten eta tarteka euri txiki pixka bat izango den. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturaren beherakada ikusgarria izango da, 20-22 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!