Bihar, arte zabalekin hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodei gutxi batzuk soilik ikusiko diren zeruan. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ilunabar, gau aldera ekaitzen bat lehertzea. Hego-haizea nagusituko da, azken orduetan iparrak muturra sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 29-31 graduan errendituz.