Eguzkitsu eta bero

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goi-mailako hodei fin batzuk salbu, goizean giro eguzkitsua nagusituko da denean, nahiz eta, gandua izango denez zerua lausotu xamar agertu.

Arratsaldearen lehen zatian antzeko joera nabarmenduko da, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira hegoaldetik barrena eta ez da baztertzen gau aldera ekaitzen bat lehertzea. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta bero izango da, 29-32 graduan joaz goia tenperatura maximoa.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira egunaren lehen zatian eta beste egun batez gandua ere presente izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea bero-hodeiak garatu eta ekaitzetarako joera handiagoa hartuko du eguraldiak. Zaparradak arratsalde erditik aurrera emango dira eta tarteka handi xamarrak izan daitezke. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura are gehiago igoko da, 32-34 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!