Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 7a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, non han-hemenka eta mendi inguruetan euri txiki pixka bat ere izango den.

Ezer gutxi, hala ere. Arratsaldean orokorrean ateri egongo da eta tarteka ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar eta tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Bihar giro tristearekin hasiko da eguna, non zerua estalirik egongo den eta tarteka euri txiki pixka bat izango den. Eguerditik aurrera eta arratsaldean zehar pixkanaka atertzera egingo du, azken orduetan ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak beheraka jarraituko du, 16-18 gradu freskotan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!