Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 6a

Behe-lainoarekin hasiko da eguna txoko batzuetan. Hala ere, goizean zehar jasoko du.

Eguerdi aldera zeruan hodeiak nagusituko dira eta giroa zertxobait ilunduko da, nahiz eta ez den euririk espero. Arratsaldean zehar antzeko joera errepikatuko da eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo dut, 21-23 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, non han-hemenka eta mendi inguruetan euri txiki pixka bat ere izango den. Ezer gutxi, hala ere. Arratsaldean orokorrean ateri egongo da eta tarteka ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar eta tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!