Giro lasaiarekin hasiko dugu eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 4a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa lasaia izango da.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan hodeiak trinkoagoak izango dira, arratsalde erdian fronte ahul bat iritsiko da eta orduan euri txiki pixka bat izango da, bereziki mendi kontretan. Gauean atertzera egingo du. Ipar-haizeak joko du beste egun batez jarraian. Tenperaturak gora egingo du, hala ere, 18-20 graduan joaz goia.

Bihar goizean behe-laino trinkoa eta hodei hondar batzuk agertuko dira, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta eguerdirako zeruan urdina nagusi izango da. Arratsaldean hodei solteren bat salbu zeru urdina eta giro eguzkitsua jaun eta jabe izango dira. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!