Goiz erditik aurrera hodeiak trinkotu eta orduan euri zaparrada txiki batzuk emango dira, orokorrean litro gutxi pilatuz. Arratsaldean ez da baztertzen barnealdetik ekaitzen bat sartzea, baina aukera txikia izango da. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.
Bihar goizean goizetik hasita berriro ere zeruan hodeiak nagusi izango dira, baina lehen orduetan nahiko ateri eutsiko dio. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan hodeiak trinkoagoak izango dira eta orduan euri txiki pixka bat izango da, bereziki mendi kontretan. Gauean atertzera egingo du. Ipar-haizeak joko du beste egun batez jarraian. Tenperaturak gora egingo du, hala ere, 18-20 graduan joaz goia.