Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 1a

Goizean hodei batzuk izanagatik zeruan giro lasaia izango da.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera zaparrada giroa nagusituko da, non tarteka ekaitzak joko duen, puntualki mardul xamarrak izatea baztertu gabe. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, bereziki egunaren bigarren zatian. Tenperaturak beheraka jarraituko du, 20-22 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!