Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 30a

Giro eguzkitsuarekin emango zaio hasiera egunari, non erdi-mailako hodei batzuk salbu, zeruan urdina jaun eta jabe izango den.

Arratsaldeko lehen orduetan erdi-mailako hodeiak ugarituko dira eta arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, han-hemenka ekaitz zaparradaren bat baztertu gabe. Hego-haizea nagusi izango da goizean, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egin eta bero handia izango da, 30-32 graduan joaz goia.

Bihar hodei baxu dezenterekin emango zaio hasiera egunari, baina hodei hauek ez dute euririk utziko eta giroa lasaia izango da. Arratsaldeko lehen orduetan gainera ostarteak nagusituko dira eta giro argiagoa izango da. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira eta zaparrada isolaturen bat bota badezake ere, giroa lasaia izango da. Goizean haize aldakorra nagusituko da, arratsaldean iparraldera eginez. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!