Eguzkia jaun eta jabe

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 29a

Zeru urdinaren eta eguraldi ederrarekin emango zaio hasiera egunari, non goi-hodei finen bat salbu, eguzkia jaun eta jabe izango den.

Arratsaldean beroaren eraginez eta bero-hodeiren bat garatuko da mendi inguruetan, baina inolako ondoriorik ekarri gabe, giro lasaiak jarraipena izanik eguna amaitu bitarte. Goizean haize aldakorra ibiliko da, hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egin eta bero egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

Bihar giro eguzkitsuarekin emango zaio hasiera egunari, non goi-hodei fin batzuk salbu zeruan urdina jaun eta jabe izango den. Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera batetik bero-hodeiak garatuko dira eta bestetik itsasotik hodei baxuak sartuko dira, han-hemenka ekaitz zaparradaren bat baztertu gabe. Hego-haizea nagusi izango da goizean, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egin eta bero handia izango da, 30-32 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!