Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 28a

Behe-laino pixka batekin hasiko da eguna, baina eguzkiak azkar batean xurgatuko du eta goiz erdirako giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eder batez gozatu ahalko da. Goizean haizea berriz ere aldakor xamar ibiliko da, arratsaldean iparra nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

Bihar zeru urdinaren eta eguraldi ederrarekin emango zaio hasiera egunari, non goi-hodei finen bat salbu, eguzkia jaun eta jabe izango den. Arratsaldean beroaren eraginez eta bero-hodeiren bat garatuko da mendi inguruetan, baina inolako ondoriorik ekarri gabe, giro lasaiak jarraipena izanik eguna amaitu bitarte. Goizean haize aldakorra ibiliko da, hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egin eta bero egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!