Giro ederra nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 27a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina eguzkiak nahiko azkar xurgatuko du.

Hodei baxu batzuk ere izango dira, non goizean zehar pixkanaka desagertzera egingo duten, eguerdi alderako giro ederra nagusituz. Arratsaldean goi-hodei finek zeruari kolore zurixka emango diote, baina giroa eguzkitsua izango da. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturan aldaketa gutxi, 19-21 graduan joaz goia.

Bihar behe-laino pixka batekin hasiko da eguna, baina eguzkiak azkar batean xurgatuko du eta goiz erdirako giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eder batez gozatu ahalko da. Goizean haizea berriz ere aldakor xamar ibiliko da, arratsaldean iparra nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!