Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 25a

Giro eguzkitsuarekin emango zaio hasiera egunari, nahiz eta, bailararen batean behe-laino pixka bat agertu.

Goiza orokorrean ederra izango da, goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuz. Arratsaldearen zatirik handienean antzeko joera errepikatuko da, baina azken orduetan iparraldetik hasita hodeiak ugarituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 20-22 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!