Arratsalde eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 24a

Hodei askorekin hasiko da eguna, bereziki mendi inguruetan eta egunsentian ez da baztertzen tantaren bat botatzea.

Hala ere, goizeko lehen orduan erabat ateri geratuko da eta hodeiak eta lanbro-lainoa gutxitzen joango dira, eguerdi alderako eguzkitsu geratuz. Arratsaldea eguzkitsua eta ederra izango da. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joz goia.

Bihar gro eguzkitsuarekin emango zaio hasiera egunari, nahiz eta, bailararen batean behe-laino pixka bat agertu. Goiza orokorrean ederra izango da, goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuz. Arratsaldearen zatirik handienean antzeko joera errepikatuko da, baina azken orduetan iparraldetik hasita hodeiak ugarituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 20-22 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!