Arratsaldean zehar euria gutxituz joango da, arratsalde erdi alderako atertuko du eta ilunabarretik aurrera ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, nahiz eta, azken orduetan ipar tenteagoa nagusitu. Tenperaturan aldaketa gutxi, 15-17 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.
Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, bereziki mendi inguruetan eta egunsentian ez da baztertzen tantaren bat botatzea. Hala ere, goizeko lehen orduan erabat ateri geratuko da eta hodeiak eta lanbro-lainoa gutxitzen joango dira, eguerdi alderako eguzkitsu geratuz. Arratsaldea eguzkitsua eta ederra izango da. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joz goia.