Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 22a

Giro tristearekin emango zaio hasiera egunari, non hodeiek zerua estalirik izango duten eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk izango diren.

Arratsaldean ere antzeko joerak jarraipena izango du eta giroa tristea eta motela izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan errendituz egunaren erdiko orduetan.

Bihar zeru hodeitsuarekin eta giro bustiarekin hasiko da eguna, non tarteka euri zaparrada txiki batzuk emango diren. Arratsaldean zehar euria gutxituz joango da, ilunabar alderako atertuko du eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, nahiz eta, azken orduetan ipar tenteagoa nagusitu. Tenperaturan aldaketa gutxi, 14-16 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!