Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 21a

Giro politarekin emango zaio hasiera egunari, non ostarte politak nagusituko diren eta eguraldi ederra izango den.

Eguerditik aurrera hori bai, zeruan hodeiak nagusitzen joango dira, zerua estali xamarrik geratuko da eta azken orduan ez da baztertzen euri pixka bat egitea ere. Haize aldakorra ibiliko da goizean, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduan errendituz.

Bihar giro tristearekin emango zaio hasiera egunari, non hodeiek zerua estalirik izango duten eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk izango diren. Arratsaldean ere antzeko joerak jarraipena izango du eta giroa tristea eta motela izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan errendituz egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!