Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 20a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna eta goizean zehar mendi kontraren batean euri txiki pixka bat izango da. Ezer gutxi, hala ere.

Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera mantenduko da, baina ondoren ostarteak nagusituko dira eta giro lasaiarekin emango zaio amaiera egunari. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan aldaketa gutxi emango da, 18-20 graduan joaz goia.

Bihar giro politarekin emango zaio hasiera egunari, non ostarte politak nagusituko diren eta eguraldi ederra izango den. Arratsaldean zehar hori bai, zeruan hodeiak nagusitzen joango dira, gau aldera zerua estali xamarrik geratuko da eta azken orduan ez da baztertzen euri pixka bat egitea ere. Haize aldakorra ibiliko da goizean, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduan errendituz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!