Arratsaldean zehar giro eguzkitsuak jarraipena izango du, nahiz eta, bero-hodeiren bat edo beste ikusiko den. Haizeak hego ukitua izango du eta horrekin tenperaturak nabarmen gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia, txokoren batean gorago igotzea baztertu gabe.