Eguraldi eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 17a

Goizean behe-lainoa eta hodei hondar batzuk agertuko dira, baina goizean zehar eguzkiak xurgatuko ditu eta azkar batean eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean joera berbera errepikatuko da eta giro bikain eta sanoak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Ipar-ekialdeko haize leuna gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, leku gehienetan zeru garbiarekin hasiko da eguna eta giro ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar giro eguzkitsuak jarraipena izango du, nahiz eta, bero-hodeiren bat edo beste ikusiko den. Haizeak hego ukitua izango du eta horrekin tenperaturak nabarmen gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia, txokoren batean gorago igotzea baztertu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!