Arratsaldean giro atsegina nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 16a

Hodei askorekin hasiko da eguna eta oraindik han-hemenka euri txiki pixka bat izango da.

Hala ere, gehienez jota eguerdirako atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, arratsaldean giro atsegina nagusituz. Egun amaieran zerua nahiko garbi geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du goizean, arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Bihar goizean behe-lainoa eta hodei hondar batzuk agertuko dira, baina goizean zehar eguzkiak xurgatuko ditu eta azkar batean eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean joera berbera errepikatuko da eta giro bikain eta sanoak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Ipar-ekialdeko haize leuna gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!