Giro ilun eta bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 15a

Giro ilun eta bustiarekin hasiko da eguna, non hodeiek zerua estalirik izango duten eta euri zaparradak botako dituen, tarteka bizi samar botaz.

Eguerditik aurrera zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du guztiz atertzerik lortuko. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 14-16 gradu freskotan joaz goia.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna eta oraindik han-hemenka euri txiki pixka bat izango da. Hala ere, gehienez jota eguerdirako atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, arratsaldean giro atsegina nagusituz. Egun amaieran zerua nahiko garbi geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du goizean, arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!