Orokorrean ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 14a

Goizean berriro ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta, nahiz eta, euri pixka bat egin dezakeen orokorrean ateri egongo da.

Eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira eta mendi ingururen batean zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar, baina tenperaturan ez da aldaketarik izango, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar giro ilun eta bustiarekin hasiko da eguna, non hodeiek zerua estalirik izango duten eta euri zaparradak sarri eta mardul botako dituen. Eguerditik aurrera zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du guztiz atertzerik lortuko. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 14-16 gradu freskotan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!