Giro lasai eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 13a

Erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko zaizkigu egunaren lehen zatian, non giroa lasaia eta atsegina izango den.

Eguerditik aurrera ordea bero-hodeiak garatu eta euritara joko du. Zaparradak hegoaldetik iparraldera mugituko dira eta tarteka mardulak izango dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturan aldaketarik ez, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar goizean berriro ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta, nahiz eta, euri pixka bat egin dezakeen orokorrean ateri egongo da. Eguerditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta berriro ere zaparradak izango dira, tarteka ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da egun guztian zehar, baina tenperaturan ez da aldaketarik izango, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!