Giro lasaiarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 9a

Erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko dugu eguna, baina, nahiz eta, hodei asko izan zeruan giro lasaia izango da.

Eguerditik aurrera ordea bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzerako joera hartuko du. Ekaitz zaparradak izango dira, non puntualki gogor xamarrak izan daitezkeen. Gauean oraindik ere ekaitzerako joera izango da. Goizean hego-haize ahula ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar egunsentian ekaitz hondarren bat eman badaiteke ere, goizeko lehen orduan ateri egongo da eta ostarte politak irekiko dira, goiza orokorrean atsegina izanik. Eguerditik aurrera ordea bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitzak tarteka gogorrak izan daitezke, kazkabarra botatzea baztertu gabe. Hego-haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!