Euri gutxi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu eta giroa ateria eta lasaia izango da.

Arratsaldean zehar hodeiak ugarituko dira, zerua estaliko dute eta ez da baztertu behar mendi kontraren batean euri zaparradaren bat botatzea edo ekaitz kutsuko zaparradaren bat izatea. Hala ere, euri gutxi izango da. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko dugu eguna, baina, nahiz eta, hodei asko izan zeruan giro lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzerako joera hartuko du. Ekaitzak zaparradak izango dira, non puntualki gogor xamarrak izan daitezkeen. Gauean giroa lasaitu egingo da. Goizean hego-haize ahula ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!