Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 7a

Goizeko lehen orduetan hodei ugari ostarte txiki batzuekin tartekatuko dira, baina giroa lasaia izango da.

Eguerdi aldera ordea hodei-geruza trinkotu eta han-hemenka euri zaparradaren bat izango da. Arratsaldeko lehen orduak motel samarrak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera atertu eta ostarteak irekiko dira. Ipar-haizeak joko du. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu eta giroa ateria eta lasaia izango da. Arratsaldean zehar bero-hodei batzuk garatuko dira eta ez da baztertu behar mendi kontraren batean euri zaparradaren bat botatzea edo ekaitz kutsuko zaparradaren bat izatea. Hala ere, orokorrean ateri egongo da. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!