Tenperaturak behera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 6a

Zaparrada giroarekin hasiko dugu eguna, non sarri samar bustiko duen eta tarteka zaparradak mardulak izango diren.

Eguerditik aurrera zaparradak askoz tartekatuagoak izango dira eta aterruneak luzeak izango dira, gauean ateri geratuz. Ipar-haizeak nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia. Goizean 1.200 metrotik gora elurra izango da.

Bihar goizeko lehen orduetan hodei ugari ostarte txiki batzuekin tartekatuko dira, baina giroa lasaia izango da. Eguerdi aldera ordea hodei-geruza trinkotu eta han-hemenka euri txiki pixka bat izango da. Arratsaldeko lehen orduak motel xamarrak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera atertu eta ostarteak irekiko dira. Ipar-haizeak joko du. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!