Bihar, hodeitsu egongo da zerua, goizean goizetik. Egunaren lehen zatian zaparrada isolaturen bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldeko lehen orduetan aldiz, ezegonkortasuna areagotu eta barnealdetik zaparradaren bat edo beste sartuko da, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, ez da euri askorik espero. Hego-haizeak aurreko egunetan baina ahulago joko du, nahiz eta, bolada biziak utzi. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 21-23 graduan joz goia.