Zaparrada giroa nagusituko zaigu eta egunaren bigarren zatian nahiko giro bustia izango da. Goizean hego-haize ahula ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egin eta bizitu egingo da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 17-19 graduan joz goia.