Arratsaldean euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 3a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira, non ateri egongo den.

Arratsaldean ordea, berriz ere barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, zerua estaliko dute eta euritara joko du. Zaparradak ekaitz kutsukoak izango dira eta ez da baztertzen uneren batean mardulak izatea. Gau aldera giroa lasaitu egingo da. Hego-haizeak joko du, baina indar dezente galduko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 23-25 graduan joz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea hodeiak ugarituko dira beste behin eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko zaigu eta egunaren bigarren zatian nahiko giro bustia izango da. Goizean hego-haize ahula ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egin eta bizitu egingo da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 17-19 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!