Okertzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko maiatzaren 2a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko izango da eta zerua ez da aurreko egunetan bezain argi agertuko. Hala ere, goizean ateri egongo da.

Arratsaldean aldiz, hodei-geruza trinkotu eta barnealdetik barrena zaparrada batzuk sartuko dira, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, litro gutxi espero da eta azken orduetan ateri geratuko da. Hego-haizeak zakar joko du eta tenperaturak behera egingo du, 22-24 graduan joz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira, non ateri egongo den. Arratsaldean ordea, berriz ere barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, zerua estaliko dute eta euritara joko du. Zaparradak ekaitz kutsukoak izango dira eta ez da baztertzen uneren batean mardulak izatea. Gau aldera giroa lasaitu egingo da. Hego-haizeak joko du, baina indar dezente galduko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 23-25 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!