Zerua erabat urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 30a

Goizean zerua berriz ere erabat urdin agertuko da eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan joera berbera mantenduko du eguraldiak, nahiz eta, goi-hodei fin batzuk agertuko diren barnealdetik barrena. Hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego/hego-ekialdeko haizea zakar antzean joko du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 21-23 graduan errendituz.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da. Arratsaldean aldiz barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen egunaren amaieran zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Hala ere, probabilitatea txikia da eta orokorrean leku gehienetan ateri egongo da. Hego-haizeak indar pixka bat galduko du, baina bizi joko du. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!