Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 29a

Behe-laino pixka bat izango da bailararen batean, baina behin jaso ostean zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira.

Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Haizeak hego-ekialdetik bizi joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 21-23 graduan joaz goia.

Bihar goizean zerua berriz ere erabat urdin agertuko da eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da. Arratsaldeko lehen orduetan joera berbera mantenduko du eguraldiak, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodei batzuk garatuko dira barnealdetik barrena. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Hego/hego-ekialdeko haizea zakar antzean joko du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 21-23 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!