Goizean ostarteak, arratsaldean euria

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 16a

Egunsenti aldera hodei asko izango da eta oraindik euri tantaren bat botako du. Goizean zehar, ordea, erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere irekiko dira. Arratsaldean ostera, hodeiak ugaritu eta zaparradaren bat edo beste izango da, puntualki ekaitzen bat baztertu gabe. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du 14-16 graduan joz goia. 

Bihar, goizean goizetik zeruan hodeiak nagusi izango dira. Hala ere, goizean zehar ostarte batzuk irekiko dira eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean hodei-geruza trinkoagoa izango da, baina ez da  euririk egitea espero eguna amaitu bitarte. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!