Tenperaturak nabarmen behera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 15a

Egunsentian euri pixka bat egingo badu ere, goizean zehar aterrune luzeak nagusituko dira eta giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera, ordea, hodeiak ugaritu eta euritarako joera nabarme-nagoa hartuko du. Haizeak ipar-mendebaldetik eta harro joko du. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 12-15 graduan joz goia. Elur-maila 1.200-1.300 metroan kokatuko da. 

Bihar, egunsenti aldera hodeitsu egongo da, eta euri tantaren bat botako du. Goizean zehar, ordea, erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere irekiko dira. Arratsal-dean ostera, hodeiak ugaritu eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den litro askorik espero. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du 14-16 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!