Goizean goiz euri gutxi izango da, baina goiz erditik aurrera zaparradak ugaritu egingo dira eta tarteka mardul botako du, bereziki egunaren erdiko orduetan. Azken orduetan giroa lasaitu egingo da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 13-15 graduan joz goia.