Arratsaldean euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 12a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa polita eta atsegina izango da.

Arratsaldean ordea hodeiak ugaritu egingo dira, zerua estaliko da eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu, tarteka mardul botako duelarik, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia, baina azken orduetan asko freskatuko du.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Goizean goiz euri gutxi izango da, baina goiz erditik aurrera zaparradak ugaritu egingo dira eta tarteka mardul botako du, bereziki egunaren erdiko orduetan. Azken orduetan giroa lasaitu egingo da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 13-15 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!