Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 11

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarte politekin tartekatuko dira, baina giroa lasaia izango da.

Arratsaldean zehar ordea barnealdetik barrena hodei-geruza trinkoagoa sartuko da eta arratsalde erditik aurrera zaparradaren bat edo beste izango da, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe, nahiz eta, probabilitatea txikia izango den. Hego/hego-ekialdeko haizea zakar xamar ibiliko da. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa polita eta atsegina izango da. Arratsaldean ordea hodeiak ugaritu egingo dira, zerua estaliko da eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu, tarteka mardul botako duelarik, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia, baina azken orduetan asko freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!