Ostarteak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean aurreko egunetan baino hodei gehixeago agertuko da, baina ostarteak nagusi izango dira eta giroa argia eta atsegina izango da.

Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertu behar ekaitz kutsuko zaparradaren bat botatzea. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizeak tarteka bizi joko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari ostarteekin tartekatuko dira, baina giroa lasaia izango da. Arratsaldean zehar ordea barnealdetik barrena hodei-geruza trinkoagoa sartuko da eta arratsalde erditik aurrera zaparradaren bat edo beste izango da, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe, nahiz eta, probabilitatea txikia izango den. Hego/hego-ekialdeko haizea zakar xamar ibiliko da. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!