Zerua ia erabat urdin egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 9a

Goizean berriz ere zerua ia erabat urdin agertuko da eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da.

Arratsaldeko lehen orduan bero-hodei batzuk garatuko dira, baina orokorrean ez dute inolako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giroak lasaia izaten jarraituko du. Haize aldakorra izango da goizean, arratsaldean ipar ukitua hartuz berriz ere. Tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

Bihar goizean aurreko egunetan baina hodei gehixeago agertuko da, baina ostarteak nagusi izango dira eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertu behar ekaitz kutsuko zaparradaren bat botatzea. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizeak tarteka bizi joko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!