Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 8a

Goizean goizetik hasita zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da, non, nahiz eta, tarteka bero-hodeiren bat edo beste agertu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango duen. Haizea goizean aldakor xamar ibiliko da, arratsaldean iparraldera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean berriz ere zerua ia erabat urdin agertuko da eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da. Arratsaldeko lehen orduan bero-hodei batzuk garatuko dira, baina orokorrean ez dute inolako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giroak lasaia izaten jarraituko du. Haize aldakorra izango da goizean, arratsaldean ipar ukitua hartuz berriz ere. Tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!