Arratsaldean berriz ere hodeiak ugarituko dira, baina apenas espero den euririk eta tantaren bat salbu giro ateria eta lasaia nagusituko da. Haizea aldakor ibiliko da, tarteka ipar ukitu batekin. Tenperaturak zertxobait bada ere behera egingo du, nekez gaindituz 17-19 graduak egunaren erdiko orduetan.