Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 5a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da orokorrean, mendi kontraren batean tantaren bat baztertu gabe.

Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu, zerua estali eta euritara joko du. Zaparrada batzuk emango dira, orokorrean indar handirik gabeak eta litrotan ez da askorik pilatuko. Haizea aldakor antzean eta ahulago ibiliko da, goizean hego ukitu batekin eta arratsaldean iparraldekoarekin. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joz goia.

Bihar goizean berriz ere hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta giro atsegina nagusituko da. Arratsaldean berriz ere hodeiak ugarituko dira, baina apenas espero den euririk eta tantaren bat salbu giro ateria eta lasaia nagusituko da. Haizea aldakor ibiliko da, tarteka ipar ukitu batekin. Tenperaturak zertxobait bada ere behera egingo du, nekez gaindituz 17-19 graduak egunaren erdiko orduetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!