Ostarteak irekiko dira arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 4a

Berriz ere goizeko lehen ordutik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira.

Hala ere, tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango da eta gainera eguerditik aurrera ostarte politak irekiko dira. Arratsaldeko ordurik gehienak giro lasaiarekin joango dira. Gauean hodei gehiago izango da, tantaren bat baztertu gabe. Hego-haizeak zakar edo oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 18-20 graduan joz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da orokorrean, mendi kontraren batean tantaren bat baztertu gabe. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu, zerua estali eta euritara joko du. Zaparrada batzuk emango dira, orokorrean indar handirik gabeak eta litrotan ez da askorik pilatuko. Haizea aldakor antzean eta ahulago ibiliko da, goizean hego ukitu batekin eta arratsaldean iparraldekoarekin. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!