Hodeiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 3a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta giro estalia izango dugu.

Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, bereziki goiz erditik aurrera hasi eta azken orduak arte. Gauean atertzera egingo du. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak antzeko jarraituko du edo koska txiki bat gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar berriz ere goizeko lehen ordutik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira. Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, nahiz eta, ez den ezer askorik egiterik espero. Arratsaldean zehar atertzera egingo du, baina gauean berriz ere euritara joko du. Hego-haizeak zakar edo oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 17-19ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!