Hodei asko

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 2a

Goizean jada hodei asko izango da zeruan, baina lehen orduetan ostarte batzuk ikusiko dira eta giroa lasaia izango da.

Eguerditik aurrera ordea zerua estalirik egongo da eta arratsalde erditik aurrera euri pixka bat izango da, nahiz eta, ez den askorik egiterik espero. Hego-ekialdeko haizeak zakar joko du, bereziki haize-guneetan. Tenperaturak koska dezentea behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta giro estalia izango dugu. Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, bereziki goiz erditik aurrera hasi eta azken orduak arte. Gauean atertzera egingo du. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak antzeko jarraituko du edo koska txiki bat gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!