Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko apirilaren 1a

Goizean behe-laino pixka bat agertuko bada ere, goizean zehar desagertuko da eta zerua urdin agertuko da, giro eguzkitsu eta ederra nagusituz.

Arratsaldearen gehienean ere antzeko joera errepikatuko da, non hodei solteren bat salbu, zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko diren. Gauean hodei batzuk sartuko dira mendebaldetik, baina ondoriorik gabe. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, barnealdetik hodeiak trinkotu eta azken orduetan zerua estalirik geratuko da. Hala ere, apenas espero den euririk. Hego-ekialdeko haizeak zakar joko du, bereziki haize-guneetan. Tenperaturak koska dezentea behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!